UDALAK BIHAR (ZAPATUA) EKINGO DIO BERRIRO ERE GAZTEEN AISIALDIAREN ARLOAN GARATZEN DUEN JARDUERARI 9 GAZTEGUNEETAN

Bilboko gazteek berriro ekingo diote aisia eta denbora libreko programazio oparoa izango duen ikasturte honi. Programazio hori bihartik (irailak 14, larunbata) aurrera abiaraziko du Bilboko Udalak hiri osoan zehar dituen 9 gazteguneetan (Deustu, Uribarri, Otxarkoaga, Begoña, Zazpikaleak, Irala, Errekalde, Zorrotza eta Basurtukoetan).

Jarduerak doakoak izango dira, hezitzaileen zuzendaritzapean egiten dira eta 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzat pentsatuta daudeIzen-ematea gaztegune bakoitzean egin behar da eta Gaztekluba Txartela https://bilbaogazte.bilbao.eus/es/presentacion-gaztekluba/ eduki behar da horretarako.

Programazioa 17:00etatik 20:00etara arte garatuko da eguazten eta eguenetan, eta 17:00etatik 21:00etara arte bariku eta zapatuetan, sare osoan, baina Basurtuko makergune-gaztegunea (La Perrera), Alde Zaharreko gaztegunea (Esperantza) eta Otxarkoagako gaztegunea (Ramoni) astelehenetik zapatura bitartean egongo dira zabalik ordutegi berean.

Gazteentzako udal-programazio zabal honekin Bilboko Udalaren helburua da aisialdia eta hazkunde pertsonala sustatzeakonpetentziak eta ohitura osasungarriak eskuratzeko aukera ematea eta berdinen arteko harremanak bultzatzea, balioetan oinarrituz eta parte-hartzea txiki-txikitatik bultzatuz.

FIRST LEGO LEAGUE

FIRST LEGO LEAGUE delakoa hezkuntza-programa bat da, LEGO robotikan oinarritua. Urteko gaian sakontzeko, talde bakoitzak robot bat diseinatu eta eraiki beharko du, eta robot horrek proposatuko diren erronka batzuk konpontzeko gai izan beharko du. Gainera, benetako arazo bati irtenbidea emango dion berrikuntza-proiektu bat egin beharko du. Izena emateko, gaztegune hauetakoren batera jo beharko da bihartik aurrera: Otxarkoagako gaztegunea gaztegune.otxarkoaga@bilbao.eusLa Perrera gaztegunea (Basurtu)laperrera@bilbao.eus; eta Esperantza gaztegunea (Zazpikaleak), esperantza@bilbao.eus.

GREEN POWER

GREEN POWER programaren bidez, gazteak bultzatzen dira zientzian, teknologian, ingeniaritzan eta matematikan gailentzera, eta horretarako erronka bakar bat egin beharko dute: auto elektriko bat diseinatzea, eraikitzea eta berarekin lehiatzea.Programa ikasturte osoan zehar egingo da eta, izena emateko, gaztegune hauetako batera jo beharko da bihartik aurrera: Otxarkoagako gaztegunea, gaztegune.otxarkoaga@bilbao.eus, eta La Perrera gaztegunea (Basurtu), laperrera@bilbao.eus.

GAZTEKLUBA

GAZTEKLUBA abentura-, kirol-, arte-, eszena- eta teknologia-arloko planak eskaintzen dituen programa bat da, urriaren 5ean emango zaio hasiera, eta asteburu eta opor-egun guztietan egongo da martxan.

Denboraldiko lehenengo jarduera Getxora txangoa egitea izango da. Urriaren 5ean egingo da, 10:00etatik 16:00etara bitartean, eta ur-jarduera batzuk egingo dira bertan. Jarduera horretan parte hartu nahi duten gazteek aldez aurretik eman beharko dute izena bilbaogazte.bilbao.eus udal-webgunean, irailaren 14ko 10:00etan hasi eta irailaren 20ko (eguena) 24:00etara arte. Txango horren prezioa 5,00 eurokoa izango da da, eta plazak inskripzio-ordenaren arabera emango dira.

Gainerako programazioa bilbaogazte.bilbao.eus helbide elektronikoan eskura daiteke.