2025ean Gazteriaren arloan Programak eta Jarduerak garatzeko Dirulaguntzak

Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailak 2025ean gazteriaren arloan programak eta jarduerak garatzeko dirulaguntzen deialdia egiteko oinarriak onartu ditu.

Astearte honetan, 2024ko abenduaren 31n, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dira pertsona juridiko pribatuek gazteriaren arloan antolatutako jarduera eta proiektuetarako dirulaguntzen oinarriak eta deialdia, 2025eko ekitaldirako: Agindua, 2024ko abenduaren 18koa, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuarena, irabazi-asmorik gabeko pertsona juridiko pribatuei gazteriaren arloan programak eta jarduerak garatzeko dirulaguntzak emateko 2025eko deialdia egin eta arautzen duena.

Egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten irabazi asmorik gabeko pertsona juridiko pribatuak izan daitezke dirulaguntza hauen onuradun. Era berean, dirulaguntzaren xede diren gainerako baldintzak, jarduerak eta programak zein diren jakiteko, eta informazio interesgarri gehiago nahi izanez gero, kontsultatu hemen Agindua.