Bilboko Udalak Sormen Projects Arts & Musika (SPAM) Jardunaldien I. edizioa antolatu du. Jardunaldiok martxoaren 11n, 12an eta 26an egingo dira Bilborocken, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, Udalaren Emantzipazioari Laguntzeko Zerbitzuaren bidez (GAZ Bilbao). Topaketak kultura- eta sormen-industrien (KSI) sektorean kokatzen dira, arte bisualen eremuan (ikus-entzunezkoak, argazkigintza, eskultura, pintura eta ilustrazioa) eta arte eszenikoetan (musika, antzerkia, dantza, zirkoa, performancea eta errezitaldiak).
Ekimenaren helburua Bilborock esparru horietan pertsona eta kolektibo gazteen ekintzailetza-laborategi gisa finkatzea da. Horrela, jardunaldiek KSIetan gazteen ekintzailetzarako aukera-gune gisa kokatu nahi dute Bilborock. Hala, jardunaldi horietara joaten diren pertsonek euskal erakundeek haien esku jartzen dituzten baliabideei eta programei buruzko informazioa jaso ahal izango dute, arlo horretan lan egiten duten beste gazte batzuk ezagutu ahal izango dituzte, eta sektoreko lankidetzasareetan parte hartzeko aukera izango dute.
Martxoak 11
- Sektore honi zuzendutako programei eta baliabideei buruzko txostenak: Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Saila, BDCC (Eusko Jaurlaritza), KSI GUNE (Konexioak), Bilbao Ekintza, Musika Bulegoa.
- Gazte ekintzaileen arrakasta-kasuak: NEXO MALITO, Bilboko gazteen aisialdian oso presente dagoen musika elektronikoko kolektibo gaztea; GRINDIN’ kolektiboaren GUTARRAK proiektua, sare sozialetan tokiko banden eta artisten euskarazko lana ikusarazten duena; AFRIKA BIBANG eta ESTHER SAUGGA, ibilbide luzeko artistak, berdintasun ezarekin eta kultura-aniztasunarekin konpromiso aktiboa dutenak; eta IMAGINAUTAK, kulturaren esparruko hainbat diziplinatan berrientzako plataforma gisa funtzionatzen duen diziplina anitzeko kolektiboa.
- Networking. Sektoreko berrogei gaztek hausnartuko dute zer premia eta zailtasun dituzten.
Martxoak 12
- Kasu arrakastatsuak: NOTREDUMP. Tokiko eszenako proiektu artistiko eta musikalak bistaratzeko espazio bat.
- Networking: aurreko eguneko saioaren jarraipena. Parte-hartzaileek beren proiektuak partekatuko dituzte.
Bi saioak DJ saio batekin amaituko dira.
Martxoak 26
- Gazteen proiektuen erakustaldia eta musika zuzenean. Proiektu horiei podcast bat grabatuko zaie, beren sare sozialetan eta Bilbao Gazte-renetan partekatu dezaten.