Gaztemundu programaren 2025eko deialdia egin da

Eusko Jaurlaritzak Gaztemundu programaren 2025erako deialdia egin du, Euskal Etxeetako bazkide gazteei zuzenduta, gazteen parte hartzea bultzatzeko zentro horietan.

 

Gaztemundu 2025 urteko programaren gaia “erro tradizionaleko musika tresnak” da. Helburua da programak, oro har, Euskal Diasporako gazteak tresna hauen praktikan eta irakaskuntzan trebatu ahal izatea, eta horrek Euskal Etxeen funtzionamenduan eragin positiboa izatea.

 

Edizio honetan 15 egonaldi eskainiko dira gehienez.

 

Gaztemundu programaren helburuak hurrengoak dira:

  1. Euskal etxeetako gazteak egungo Euskadiren ezagutzan trebatzea eta sakontzea, eta haien eta Euskadin kokatutako erakunde, enpresa eta pertsonen arteko harremanak bultzatzea.
  2. Euskadin eta Euskaditik kanpo bizi diren euskal gazteen arteko harreman-sareak sustatzea, euskal etxeetan duten presentzia eta parte-hartzea aktibatuz.
  3. Diasporako gazteei zabaltzea egungo euskal errealitatearen ezagutza, euskal etxeen etorkizunarekin duten lotura eta konpromisoaren bidez.

 

Betekizunak

  • 18 eta 35 urte bitartean izatea deialdia egiten den urteko urtarrilaren 1ean.
  • Bizilekua Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo izatea.
  • Ofizialki aitortutako eta Euskal Etxeen Erregistroan inskribatutako euskal etxeetako bazkide izatea, gutxienez hiru urteko antzinatasunarekin deialdia argitaratzen den unean.
  • Programaren urteko deialdian proposatutako gaiari edo gaiei buruzko ikerketa- edo azterketalan bat egina izatea.

 

INFORMAZIO GEHIAGO eta ESKAERAREN TRAMITAZIOA

https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2025/gaztemundu-2025/web01-tramite/eu/

2025eko deialdiaren oinarriak: https://www.euskadi.eus/web01-bopv/eu/bopv2/datos/2025/07/2503156e.pdf (Ebazpena, 2025eko uztailaren 9koa, Kanpo Harremanen eta Euskadi Globalaren idazkari nagusiarena, zeinaren bidez iragartzen baita Gaztemundu programaren 2025 urteko edizioa)

 

170/2023 DEKRETUA, azaroaren 14koa, Gaztemundu programa arautzen duena: https://www.euskadi.eus/web01-bopv/eu/bopv2/datos/2023/11/2305327e.pdf