Eusko Jaurlaritzak 2025-2026rako Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren arloan unibertsitateko tituludunen prestakuntza sustatzeko bi beka emateko deialdia egin du. Bekek Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren arloan gizartea zabaltzen eta herritarrak inplikatzen laguntzen dute.
Beken berariazko helburua prestakuntza espezializatu aplikatua da, eta Gizarte Berrikuntzako Zuzendaritzak agintzen dizkien prestakuntza-zereginetan onuradunen parte-hartzea eta lankidetza sustatzen ditu.
Diru-zuzkidura.
- Deialdiko beka-programaren guztizko kreditua 36.785,52 eurokoa da; horietatik 11.149,28 euro 2025eko ordainketa-kredituei dagozkie, eta 25.636,24 euro 2026ko konpromiso-kredituari.
- Beken diru-hornidura 17.500 euro gordinekoa izango da. Bekaren zenbatekotik kenduko dira, hala badagokio, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ) atxikipenak eta konturako ordainketak, zergaren araudia aplikatuz gero.
Ordainketa-modua:
Bekak zatika ordainduko dira, ondoren adierazten den bezala:
- Lehenengo ordainketa beka esleitu eta gero egingo da. Esleitutako diru-laguntzaren %30koa ordainduko da, bekaduna onartu eta barne hartu ondoren.
- Bigarren ordainketa, %40koa, beka hasi eta 5 hilabete igaro ostean egingo da, txosten partziala aurkeztu ondoren.
- Hirugarren eta azken ordainketa, gelditzen den %30ekoa, beka amaitu ondoren egingo da, beti ere azken txostena aurkeztu ondoren.
Betekizunak
- Administrazio-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan izatea beken deialdia egiten den urteko urtarrilaren 1a baino lehen.
- Goi-mailako unibertsitate-titulua edo gradukoa izatea. Atzerriko titulazioen kasuan, titulu horren aitorpenaren kopia digitalizatua aurkeztu beharko da, urriaren 18ko 889/2022 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz (889/2022 Errege Dekretua, urriaren 18koa, atzerriko hezkuntza-sistemetako unibertsitate-irakaskuntzak homologatzeko, baliokidetzat jotzeko eta baliozkotzeko baldintzak eta prozedurak ezartzen dituena eta aurreko antolamendu akademikoetako unibertsitate-titulu ofizialek Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruan duten baliokidetasuna ezartzeko prozedura arautzen duena).
- Deialdiaren ebazpena argitaratu aurreko 5 urteetan lortu izana eskatutako titulazioa edo gradua.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura unibertsitate-titulua duten pertsonentzako prestakuntza-bekarik jaso ez izana.
- Ezingo dira beka hauen onuradun izan Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan aurreikusitako egoeraren batean daudenak, sexudiskriminazioagatik gertatutakoak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasuna lortzeko eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko 4/2005 Legearen Azken Xedapenetako Seigarrenean xedaturikoari jarraikiz. Betekizun hori zigorrak irauten duen bitartean aplikatuko da.
INFORMAZIO GEHIAGO eta ESKAERAREN TRAMITAZIOA
(deialdiaren oinarriak, epeak, aukeraketa,…):
https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2025/trantsizio-sozialaren-eta-agenda-2030en-arloan-gazteak-prestatzeko-bekak/web01-tramite/eu/
Deialdiaren oinarriak 2025-2026: https://www.euskadi.eus/web01-bopv/eu/bopv2/datos/2025/09/2503716e.pdf (EBAZPENA, 2025eko uztailaren 29koa, Komunikazio eta Berrikuntza Sozialaren idazkari nagusiarena, unibertsitate-tituludunak Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren arloan prestatzeko beken deialdia egiten duena, 2025-2026rako)
34/2023 DEKRETUA, martxoaren 21ekoa, unibertsitate-tituludunak Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren eremuan prestatzeko beken programa sortu eta arautzen duena: https://www.euskadi.eus/web01-bopv/es/p43aBOPVWebWar/VerParalelo.do?cd2023001608