Bilboko Udalak 2026ko aurrekontuetan sartuko diren herri-ekimenak bozkatzeko epea zabalduko du gaur, irailak 22. Epe hori urriaren 3an amaituko da.
Bilboko Udalak 492 proposamen jaso ditu herritarren aldetik, hiria eta auzoak hobetzeko. Horietatik 39 Haurren Kontseilutik jaso dira, eta udal sailek 197 proposamen bideragarritzat jo dituzte. Jasotako proposamen guztiak aztertu dituzte sailek. Prozesuan ezarritako irizpideak betetzen dituztenak eta ezarritako gehieneko zenbatekoa gainditzen ez dutenak bideragarritzat jo dituzte eta lehenetsi (197 proposamen).
Azkenik, 50 proiektu bozkatu ahal izango dira, aurkeztutako 128 proposamenekin lotuta. Gainera, proiektuetako 2k Haur eta Nerabeen Kontseiluak aurkeztutako 10 proposamenekin zerikusia dute, eta horrela adierazita dago bozketa-inprimakian, herritarrek zeintzuk diren jakin dezaten.
Bilbon erroldatutako 16 urte edo gehiago dituzten pertsona guztiek parte hartu ahal izango dute bozketan. Prozesua udalaren webgunearen bidez egingoa, formulario erraz baten bidez. Parte-hartze egokia bermatzeko, sistemak automatikoki egiaztatuko ditu identifikazio-agiria eta jaioteguna udal-erroldan. Behin sarbidea baliozkotuta, pertsona bakoitzak proiektuak aukeratu ahal izango ditu, prozesu honetan aurreikusitako gehieneko zenbatekora iritsi arte (2 milioi euro). Herritar bakoitzak behin bakarrik bidali ahal izango du botoa, nahi beste proiektu hautatuta.
Inprimakia udal-zentroetako BilbaoClick bulego elektronikoetan ere egongo da eskuragarri, eta, behar izanez gero, udal-langileak bertan egongo dira. 2 milioi euroko aurrekontura heldu arte boto gehien jasotzen dituzten proiektuak 2026ko udal aurrekontuen proiektuan sartuko dira.