Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailak antolatu du “Loturak sortuz: haurtxoaren etorrera” tailerra. Sei saioetan honako gai ezberdinak jorratuko dira: atxikimendua, haurtxoaren loa, elikadura, lehen sorospenak edo autozainketa. 15-20 familientzako izango da eta haurdunak eta gurasoek beraien umeekin (24 hilabete arte) parte hartzera gonbidatuta daude.
Saioen datak honako hauek dira: urriaren 20 eta 27an, eta azaroaren 3, 10, 17 eta 24an (ordutegia: 10:30-12:30). Lekua BBK Gunea da (Ekitaldi-Aretoan 1. Solairua), Erronda kalea z/g (5. zenbakiaren aurrean), Bilbon.
Tailerra doakoa da, izena aldez aurretik emanda, telefonoz (94 420 44 70 – 94 420 44 53) edo emailez (promosalud@bilbao.eus).