2026an «EUSKADIKO GAZTEAK LANKIDETZAN» PROGRAMAN PARTE HARTZEKO GAZTEENTZAKO LAGUNTZEN DEIALDIA IREKI DA

Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzak, urtero bezala, Euskadiko Gazteak Lankidetzan programan parte hartzeko deialdia egin du.

Programaren xedea Euskadiko gazteak garapenerako elkarlanean sentsibilizatzea da. Deialdiak Euskadiko gazteria lankidetzaren kontzeptura hurbiltzea du helburu, ekintza horiek «in situ» ezagutzeko aukera eskaintzearekin batera. Esperientzia hori aurrez egingo diren informazio- eta orientazio-jardunaldi batzuen bidez osatu eta aberastuko da.

Deialdi honen bidez, 2026ko ekitaldirako, 1996 eta 2004 urteen artean (biak barne) jaiotako 100 pertsona, gehienez, herrialde jakin batzuetara joatea erraztu nahi da eta deialdia arautzen duten oinarrietan ezarritakoaren arabera hautatuko dira lankidetza-proiektuak.

Eusko Jaurlaritzak ordainduko ditu destinoko herrialdean garapenerako GKEarekin elkartu arteko joan-etorriko bidaia-gastu guztiak, herrialde horretara joateko behar den bisa barne. Halaber, Eusko Jaurlaritzak ordainduko ditu hautatutako parte-hartzaile bakoitzarentzako aseguruak: erantzukizun zibilari eta istripuei aurre egiteko asegurua eta bidaiako laguntzako asegurua.

Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko (baldintzak, epeak…), kontsultatu esteka hauek: