Ardi Baltzak-Harrapazank talentu lehiaketan parte hartzeko izena emateko epea zabalik

Bilboko Udalak bultzatutako udal-programa da, eta Bilboko gazteen artean euskararen erabilera sustatzea du helburu.


Izena emateko epea martxoaren 3ra arte egongo da zabalik.

Harrapazank udal-programak 20 urte baino gehiago daramatza Bilboko gazteen artean euskararen erabilera sustatzen. Helburua da euskara esperientzia positibo eta gozagarriekin identifika dezatela, horrela euskararen motibazioa eta erabilera areagotzeko. Zeharkako helburuak ere lantzen dira, genero-berdintasuna, pertsonen integrazioa eta osasunaren arloko prebentzioa sustatze aldera.

Ardi Baltzak-Harrapazank talentu lehiaketan parte hartzeko izena emateko epea martxoaren 3ra arte egongo da zabalik.

Bilboko 9 eta 17 urte bitarteko gazteek beren talentua erakusteko aukera izango dute (abestu, dantza, magia, etab.). Banaka zein taldeka parte hartu ahal izango dute. Antolatu diren zuzeneko castingetan parte hartu beharko dute, lehenik eta behin. Lehen urrats hori gaindituta, haien talentua garatzeko eskola bat jasoko dute. Finalerako sailkatzen direnek adituen tutorizazioak izango dituzte finalean aurkeztuko duten ikuskizuna hobetzeko. Lehiaketaren finala maiatzaren 23an izango da, Bilborock aretoan.

Aurten, parte hartzeko tartea hiru kategoriatara zabaltzen da, adina kontuan hartuta Kide, 9-11 urte; Junior, 12-14 urte, eta Master, 15-17 urte. Kategoria bakoitzeko sari hauek emango dira: 300 euro talde edo pertsona irabazleari eta 200 euro bigarren postuan geratzen den taldeari edo pertsonari. Gainera, ikus-entzuleek emandako saria egongo da, 100 eurokoa. Sariak, guztira, 1.600 eurokoak izango dira, eta Bilboko dendetan trukatu ahal izango dira.

Castingak:

  • Martxoak 16 | Begoñako udaltegia | 17:30
  • Martxoak 18 | Begoñako udaltegia | 17:30
  • Martxoak 20 | Online (kasu berezietan)

Masteclassak:

  • Izena eman duten guztiei zuzenduta.  Coachek gomendioak emango dituzte.
  • Martxoak 24 eta 25 | Esperantza | 18:00

Tutoretzak:

  • Finala prestatzeko entsegu- eta diziplina-gomendioak.
  • Apirilak 21 | Perrera | 17:00
  • Apirilak 22 | Begoñako udaltegia | 17:00
  • Maiatzak 12 | Errekaldeko udaltegia | 17:00
  • Maiatzak 13 | San Frantziskoko udaltegia | 17:00

Gala:

  • Ekitaldi honetan, edizio honetako talde irabazleak aukeratuko dira.
  • Maiatzak 23 | Bilborock | 18:00.

 

On-line izena ematea egin