Bizkaian Europako elkartasun-esperientzia bat bizi nahi duzu? Taldeko boluntariotza pertsona errefuxiatuekin Mañarikuako ostatuan (Derion)

Bi astez (ekainaren 22tik uztailaren 5era), Bizkaiko eta Europako beste herrialde batzuetako gazte talde batek jarduera hezitzaileak, sortzaileak, kirol-jarduerak eta bizikidetzarako jarduerak dinamizatuko ditu pertsona errefuxiatuekin. Ikasteko, partekatzeko, beste kultura batzuk ezagutzeko eta komunitatea elkartasunetik eraikitzeko esperientzia praktikoa.

Proiektua

Mañarikua EDE Fundazioaren harrera eta inklusiorako baliabidea da, pertsona errefuxiatuei zuzendua. Integrazioa, autonomia, bizikidetza positiboa eta komunitatearekiko lotura bultzatzen ditu. Bereziki sexu-aniztasunagatik jazarriak izan diren pertsona errefuxiatuei zuzenduta dago, eta haurrak dituzten familiak, bakarrik dauden gizon gazteak eta bakarrik dauden emakumeak ere hartzen ditu.

Zer egingo dugu

  • Jolasak, kirolak, txangoak, hondartza/igerilekua eta Bizkaian zehar irteerak.
  • Sormen-tailerrak: artea, musika, eskulanak, antzerkia edo bestelako jarduerak.
  • Talde-dinamikak, bideo-forumak eta babesari, interkulturalitateari eta bizikidetzari buruzko hausnarketa-espazioak.
  • Jarduerak familiekin, haurrekin, gazteekin, emakumeekin eta ostatuan dauden pertsonekin.
  • Boluntario-taldearen prestaketa, eguneroko balorazioa eta kultura-trukea.

Nork har dezake parte

  • 18 eta 30 urte bitarteko gazteek (plaza mugatuak).
  • Proiektu osoan parte hartzeko erabilgarritasuna.
  • Motibazioa, jarrera irekia eta ikasteko gogoa.
  • Haurrak, pertsona migranteak/errefuxiatuak edo beste kolektibo batzuekin esperientzia baloratuko da.
  • Sormen-, arte-, musika-, kirol- edo dinamizazio-gaitasunak baloratuko dira.
  • Frantsesa eta arabiera baloratuko dira.

Informazio gehiago eta izen-ematea: europa@bizkaiagara.eus

https://www.bizkaiagara.eus/eu/ekintza/proiektuak/taldeko-boluntarioak-errefuxiatuekin/

Informazio gehiago Euskaraz / Erderaz / Ingelesez