Hamar proiektu, kultura egiteko modu asko.

Datorren azaroaren 19an, Bilborockek PARTEKATU hartuko du, Bilboko eta Bizkaiko sortzaile gazteen lana ezagutzeko jardunaldi irekia.

Agertokiak musika, pintura, ilustrazioa, komikia, arte eszenikoak eta ikus-entzunezko sorkuntza bilduko ditu. Parte-hartzaileek beren proiektuak aurkeztuko dituzte eta beren lanaren zati bat erakutsiko dute zuzeneko emanaldien, proiekzioen eta erakustaldien bidez.

Amaieran, pintxoak, musika eta networking-a izango ditugu, esperientziak partekatzen jarraitzeko eta ekosistema kultural eta sortzaileko beste pertsona batzuekin konektatzeko.

Azaroak 19, osteguna | 18:00 – 20:30 | Bilborock
Sarrera doan. Ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea.

Gurekin egongo dira:

– Esther Blanco · Pintura eta esplorazio artistikoa emozioen bidez.
– Egoitz Rubio · A.C.T.O. · Arte eszenikoei lotutako proiektu independentea.
– Haizea Larrosa · Somak · Pop-rock banda, bere musika eta sormen prozesua partekatuko dituena.
– Adrián Piedra · Bizkaia Silenciosa · Komikia, ilustrazioa eta autoedizioaren kultura.
– Maite Pastor · Pastorblanc · Familia artxibo batetik abiatzen den ikus-entzunezko proiektu bat, CODA nortasuna, memoria eta esperientzia aztertzeko.
– Daniel Stiven · Bere musika-proiektuaren aurkezpena.
– Aitor Molina · BiharArte/Shyama-la-land · Musika eta umorea nahasten dituen album kontzeptual eta kolaboratiboa, M. Night Shyamalanen zinematik abiatuta.
– Beñat de Barron · Jazzfera/Housefera · Jazza eta house musika publiko berrietara hurbiltzen dituzten bi ekitaldi ziklo.
– Juan Esteban · Alan Soka · Musika elektronikoa, trantzea eta eurodancea. Bere taldea aurkeztuko du eta emanaldiei amaiera emango die zuzeneko bi kanturekin.
– Clara Corral · Más allá del corral · Abestiak, umorea eta autoezagutzari lotutako hamaika ahalmen uztartzen dituen pop-rock proiektu musikala.