Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailak 2025ean gazteriaren arloan programak eta jarduerak garatzeko dirulaguntzen deialdia egiteko oinarriak onartu ditu.
Programa honen helburua da Euskadiko gazteen artean elkartasunaren balioak sendotzea eta garapenerako ekintzen inguruko sentsibilizazioa sortzea. Garapenerako ekintzak hainbat hegoaldeko herrialdetan izaten dira, Amerika, Asia eta Afrikan, hain zuzen ere, eta modu horretan, parte hartzen duten gazteek ekintza horiek bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute.
Bilboko Udalak herritarren bozketarako epea ireki du gaur, irailaren 27ra arte, bilbotarrek erabaki dezaten zein herri-ekimen sartu nahi dituzten 2025eko udal aurrekontuetan. Parte-hartze bidezko IX. aurrekontuen azken fasea da; prozesua bukatzeko, guztira 37 herri-proiektu bozkatuko dira.
Suizidioa osasun publikoko arazo nagusietako bat da: Osasunaren Mundu Erakundearen arabera, munduan 40 segundoan behin suizidioa gertatzen da, gerrak eta hilketak batera eragindakoak baino heriotza gehiago.
VillaSoundBilbao jaialdiaren IV. Edizioak (VSB) dagoeneko 12 talde ditu hautatuta kontzertuak emateko apirileko eguen guztietan, 20:00etan, Bilborocken. Sarrera librea izango da, edukiera osatu arte.