- Ekainaren 4an open studio bat egingo du bere garapen prozesua azaltzeko
“Green Sormena-Artea eta teknologia” deialdian hautatutako Servitor proiektuaren erakusketari ateak ireki dizkio Bilboko Udalak. Proiektu horretan lanean aritu dira azken bi hilabeteetan Fer Moraga, Sara Vega eta Mery Campos artistak, Estudio Gheada enpresaren aholkularitzapean. Erakusketa maiatzaren 29tik ekainaren 3ra arte bisitatu ahal izango da (igandean izan ezik, hilaren 31n), La Perrerako Konekta gelan (Sabino Arana 50), 18:00etatik 20:30era, eta sarrera librea izango da.
Servitor hiru gorputzeko instalazio/performance makinala da, elkarri lotutako hiru segmentutan artikulatua, gorputz organiko eta ez-organikoen arteko topaketa metabolismo desiragarri bakar gisa aztertzen duena.
Eta prozesuaren amaiera egoki gisa, ekainaren 4an Open Studio bat egingo da 19:30etatik aurrera Konekta gelan bertan, beti doan. Bertan, proiektua garatu duten artisten eskutik, Servitorren atzean zer dagoen entzun ahal izango dugu: ideiak, obsesioak, bideak eta desbideratzeak.
GREEN SORMENA
Green Sormena Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Sailaren programa bat da eta Konekta Ideiak – ekimenak bultzatuz proiektuaren parte da. Bilboko Udalak 2.500 euro bideratu ditu, gehienez, proiektua garatzeko (jardueretarako eta materialetarako, besteak beste), bai eta 500 euro ere, proiektuaren arduradunarentzako partaidetzagatiko konpentsazio gisa, bai eta Gheada Estudioari laguntza emateko ere.
