Bilbok gazteei ahotsa ematen die Europaren Egunean, “Europa Gaztea, Bilbon” bideo-podcastarekin

Bilboko Udalak bat egin du aurten ere Europaren Egunarekin, “Europa Gaztea, Bilbon: Europa lehen pertsonan goiburupean, “Bilbao Podcast La Perrera” bideo-podcastean, Europako gazteen benetako esperientziei protagonismoa ematen dien ekimena.

Programa honek Europar Batasunak gazteei eskaintzen dizkien aukeretan jartzen du arreta, besteak beste, nazioarteko mugikortasunean, boluntariotzan edo parte-hartzean, Erasmus+ edo Europako Elkartasun Kidegoa bezalako programen bidez.

Gertuko formatuan, dinamikoa eta inspiratzailea, kapituluak Bilbon diharduten Europako gazte-ekosistemako funtsezko eragileak biltzen ditu. Hainbat gazte-erakunde eta -elkartetako ordezkariek parte hartzen dute, hala nola Equipo Europa Euskadi (Sofía de los Ángeles Jiménez), Europe Direct Bizkaia (Soledad Calderón) eta Kiribil Sarea (Jon Hidalgo). Horrez gain, Bizkaian lehen pertsonan esperientzia europarrak bizitzen ari diren bi gazteren testigantzak jasotzen dira (Laura Nascimben eta Lisa Maria Farris, Europako Elkartasun Kidegoaren proiektuetan parte hartzen dutenak).

Gainera, “Europa Gaztea, Bilbon” GAZ Bilbao udal-zerbitzuaren partaidetza du, emantzipazio-ibilbideen barruan nazioarteko mugikortasunera jauzi egiteko eskura dauden baliabideak gazteei hurbilduz.

📺 Bideopodcast osoa hemen duzu eskuragai:
https://www.youtube.com/watch?v=L-K_DlnobAk