Mostaza Karizia. Villa Sound Festival

VI. VILLASOUNDBILBAO-KO EPAIMAHAIAK MOSTAZA KARIZIA TALDEA AUKERATU DU “VSB TOUR 26” EGITEKO

  • Mostaza Karizia (Gipuzkoa), Gar (Bizkaia), Neiffer (Bizkaia), Izena (Bizkaia), Haritz Olaeta (Bizkaia) eta Fría Jane (Nafarroa) dira VI VSB-ko mentoring pertsonalizatuko faserako aukeratu diren 6 taldeak.

 

Mostaza Karizia (Gipuzkoa), Gar (Bizkaia), Neiffer (Bizkaia), Izena (Bizkaia), Haritz Olaeta (Bizkaia) eta Fría Jane (Nafarroa) dira VI VillaSoundBilbao-ko mentoring pertsonalizatuko faserako aukeratu diren 6 bakarlari eta taldeak.  Haietatik, epaimahaiak Mostaza Karizia aukeratu du VSB TOUR 26 egiteko: 4 kontzertu Estatuko hiri banatan, “Son Estrella Galicia” zikloaren eta aretoen barruan.

VillaSoundBilbao 26an jarduteko hautatutako 12 banda eta bakarlariekin mentoring kolektiboko lehenbiziko saioa apirilean egin ondoren, epaimahaiak orain 6 artista aukeratu ditu, mentoring pertsonalizatuko saio bat jasotzeko, Mikel Amundarainen eskutik, bai eta ekoizpen-saio bat ere, Urtzi Izaren eskutik.        6 talde eta bakarlari horiek, halaber, “BIME Pro”rako sarrerak eskuratuko dituzte.

VillaSoundBilbao-k beste sari batzuk banatu ditu parte hartu duten talde eta bakarlarien artean. Saridunak Bilborocken, larunbatean (maiatzak 2), egin zen kontzertuan iragarri ziren. Kontzertu hartan Supercremalleras taldeak (VillaSoundBilbao-ren bigarren edizioko parte-hartzaileetako batek) emanaldia eskaini zuen, “Son Estrella Galicia” zikloaren eskutik.

  • Aste Nagusia saria: Izena
  • BIME Live saria: Mostaza Karizia
  • Musika Bulegoa saria: Gar
  • SGAE Fundazioaren saria: Haritz Olaeta
  • Bideo Klippa saria: June Miau (aipamen berezia: LazyKidd)

Info gehiago