Ehungintzako lanak egiteko, hitz egiteko eta lagunartean denboraz gozatzeko topaketa. Ordutegia 11:00etatik 14:00etara da, La Perreran. Izen-emateak doakoak izango dira, eta helbide honetan egingo dira: https://tally.so/r/D4VgVp.
Bilboko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan, martxan jarri du “Filandón: belaunaldi arteko joskintza-topaketak“ programa. “Filandoi” horien helburua parte hartzeko espazio inklusiboak eta kultura anitzekoak sustatzea da, belaunaldien artean jakintza trukatzeko eta teknika tradizionalen transmisioa sustatzeko, gazteek moda garaikidean berrinterpretatu ditzaten
Besteak beste, ehunak landuko dira (puntua, kakorratza, eskuzko ehungailua), jostura (oinarrizko konponketak, jantzien eraldaketa), ehun-konponketa (pasaratzeak, adabakiak), brodatu tradizionala eta garaikidea, eta upcycling delakoa, alor honetan jasangarritasun-balioak sustatzeko.
Parte-hartzaile bakoitzak bere materiala ekarri beharko du egokitzat jotzen duen ehungintza-lana egiteko.
Hurrengo Filandón datorren larunbatean, ekainak 6, izango da. Ordutegia 11:00etatik 14:00etara da, La Perreran.
Izen-emateak doakoak izango dira, eta helbide honetan egingo dira: https://tally.so/r/D4VgVp.
Hauek izango dira saioen dinamizatzaileak: Soledad Santisteban artisaua, ehuntze-teknika tradizionaletan eta garaikideetan aditua, ikertzailea eta ehun-ondarearen kontserbazioan eta zaharberritzean aditua, eta Laura Marchante eta Libe Kerroum, Studio Bokashi-koak, Bilbon moda jasangarriaren, ehun-diseinuaren eta biomodaren inguruko esperimentazioan, dibulgazioan eta ikaskuntzan diharduen espazio sortzailea.
Guztira hiru hitzordu egiten dira: apirilaren 25a, ekainaren 6a eta urriaren 24a. Data horiek urtaroei erreferentzia egiteko pentsatuta daude, eta unean-unean bat datorren Gaia sortzen dute.
