Esanetan…. (página 3)

Euskadiko Gazteak Lankidetzan 2025ko deialdia

Programa honen helburua da Euskadiko gazteen artean elkartasunaren balioak sendotzea eta garapenerako ekintzen inguruko sentsibilizazioa sortzea. Garapenerako ekintzak hainbat hegoaldeko herrialdetan izaten dira, Amerika, Asia eta Afrikan, hain zuzen ere, eta modu horretan, parte hartzen duten gazteek ekintza horiek bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute.

UDALAK AUKERA BERRI BAT EMANGO DIE BILBOKO GAZTEEI ARTEAREN, TEKNOLOGIAREN ETA JASANGARRITASUNAREN ALORREAN, “GREEN SORMENA” PROGRAMAREN BIDEZ

Bilboko Udalak aukera berri bat jarri du abian Bilboko gazteentzat, "Green Sormena -  Artea, teknologia eta jasangarritasuna" ekimenaren bidez, "Konekta Ideiak" programaren esparruan.18 eta 35 urte bitarteko gazte bilbotarrak arlo horietara esperientzia teoriko eta praktiko batetik hurbiltzera animatzea da ekintzailetza sustatzeko udal programa honen helburua.