BILBOKO UDALAK TAILER PRAKTIKOAK ANTOLATU DITU BALKOIAK ETA LEIHOAK BARATZE EKOLOGIKO TXIKI BIHURTZEKO
Bilboko Udaleko Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailak tailer teoriko-praktiko batzuk sortu ditu, etxeetako balkoi eta leihoetan ortuariak eta barazkiak landatzea sustatzeko. "Balkoi jangarriak" izeneko ekimen honekin herritarrak sentsibilizatu nahi dira, gure etxeetan keinu txikiak eginez biodibertsitatea sustatzen laguntzeko.