Ekainaren 9an Plogging Tour-a ospatuko da Bilbon.
Plogginga, aire zabaleko kirola zabor-bilketarekin nahasten duen jarduera da. Hau da, aire zabaleko edozein jarduera fisiko aprobetxatzean datza, hondartzetan, mendietan edo hirietan aurkitzen diren hondakinak biltzeko.
Udalaren ikasketa-aretoek ordutegia eta plazak zabalduko dituzte asteburuetan, maiatzaren 4tik ekainaren 9ra, ikasturte amaierako azterketa-denboraldia hasten denean.
VillaSoundBilbao jaialdiaren IV. Edizioak (VSB) dagoeneko 12 talde ditu hautatuta kontzertuak emateko apirileko eguen guztietan, 20:00etan, Bilborocken. Sarrera librea izango da, edukiera osatu arte.
Bilboko auzoetan aire zabaleko kirol-jarduerak egingo dira asteburu honetatik aurrera, Auzo Active programaren barruan. 10 eta 17 urte bitarteko gazteentzat da, eta martxoaren 16an (zapatua) hasiko da berriro, Zorrotzako Azoka plazan, 11:30etik 14:00etara. Urrira arte egingo dira jarduera horiek.