Esanetan…. (página 32)

Ipuin Lehiaketa berria Otxarkoagan!

Idaztea gustuko duzu? Horrela bada, ez galdu Otxarkoagako Mugarik Gabeko Umeentzako Ipuin Lehiaketaren edizio berria! Txirula Kultur Taldeak XVIII. aldiz antolatu du maiatzaren 16 eta 17an auzoan ospatuko diren jardunaldien baitan.

Unibertsitate Orientazioko Azoken XVIII. edizioa

Zure unibertsitate ikasketen inguruan informazioa jaso nahi duzu? Egoera horretan bazaude, ez huts egin UPV/EHU-k otsailaren 8an antolatuko duen Unibertsitate Orientazioko Azoken XVIII. edizioa. 09:00etatik 14:30etara behar duzun guztia zure esku egongo da Bizkaia Aretoan edo Sarrikoko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean.