Bilboko Udalak martxan jarri berri du Bilbao Balioen Sarien seigarren ediziorako ekimenak aurkezteko epea.
Deialdi honen xedea da ezagutza publikoa agertzea Bilboko Balioen Agirian jasotako balioak sustatzen edo garatzen dituzten ekimenei, gauzatu direnei edo gauzatzen ari direnei auzoetan, barrutietan edo urian.
Bilboko Udalak Bilborocken denboraldi honetarako programazioa aurkeztu du, pertsona eta kolektibo gazteentzako ekintzailetza-laborategia izan dadin musika-, kultura- eta sormen-esparruetan.
Bilboko Udalak IV. VillaSoundBilbao (VSB) jaialdian izena emateko epea ireki du gaur. Jaialdi horren helburua da musikari gazte emergenteak bultzatzea eta laguntzea. Berritasun gisa, parte hartzeko adina 35 urtera arte zabaldu da aurten.
Abenduaren 19an BBK Salan erakusketa berezi bat inauguratuko zen, eta bisitatzera gonbidatu nahi zaitugu. "Liam Young. Munduak eraiki" bost bideoinstalazio handik osatzen dute. Horien bidez, artista australiarrak, arkitekto espekulatibo eta zinemagileak, teknologiak pertsonen bizitzan duen eragina eta hirien eraldaketan eta birdefinizioan duen eragina aztertzen du. Kontakizun futuristak dira, eta gure iraultza teknologikoak dakartzan arriskuei eta aukerei buruz hausnartzera gonbidatzen gaituzte.
Programa honen helburua da Euskadiko gazteen artean elkartasunaren balioak sendotzea eta garapenerako ekintzen inguruko sentsibilizazioa sortzea. Garapenerako ekintzak hainbat hegoaldeko herrialdetan izaten dira, Amerika, Asia eta Afrikan, hain zuzen ere, eta modu horretan, parte hartzen duten gazteek ekintza horiek bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute.
Bilboko Udalak arrakastaz itxi du La Perrera programaren lehen urtea, 2022ko abenduan martxan jarri zenetik. 10.000 erabiltzaile baino gehiagok eta 150 jarduerak egiaztatu dutenez, "mota horretako proposamen bat beharrezkoa zen Bilboko sormena, talentua, konpromisoa eta energia katalizatzeko, uri gaztea den neurrian”, Itxaso Erroteta Bilboko Udaleko Gazteria eta Kiroleko zinegotziaren hitzetan.
Bilboko Udalak eskaintza handiagoa egingo du ikasketa-geletan, asteburuetan beste 457 leku eskainiz neguko azterketa-aldian. Hala, bada, eskaintza gehigarri hori abenduaren 16an hasiko da eta 2023ko otsailaren 11ra arte iraungo du.
Bilboko Udalak #GazteKluba GABONAK programaren beste edizio bat jarri du abian, gustu guztientzat pentsatua. Bilboko familiei lana eta familia bateragarri egiten lagundu nahi die.