Esanetan…. (página 7)

European Youth Parliament Bilborock-en berriro ere

Beste urte batez, Bilborock-ek European Youth Parliament ekitaldia hartuko du bere baitan, 50 gaztek euren interesekoak diren gaien inguruan ingelesez eztabaidatuko dutela. Ekitaldia igande honetan, urtarrilaren 26an, goizeko 09:00etatik aurrera ospatuko da.

“Han eta Hemengo Gazteak” programa jardueraz beteta dator

Hilabetero Bilboko Udalak antolatutako “Han eta Hemengo Gazteak” programak hainbat jarduera ospatzen ditu Bilborock-en bertoko eta nazioarteko ikasleak elkarrekin lotzeko asmoz. Happy Erasmus eta Erasmus Student Network (ESN) elkarteek hartzen dute parte ekimen honetan. 

Bidegorri berria Sabino Aranan!

Sabino Aranako zati berriaren inaugurazioaren ondoren, gaurtik aurrera, Bilbok 752 metro gehiago izango ditu bidegorritan. Ibilbideak Casilda Iturrizar parkea eta Ametzola eta Basurtu auzoak lotuko ditu. 

Ongi etorri jaia Eramus ikasle berriei Bilborock-en!

Bilborock-ek Erasmus ikasle berriak hartuko ditu urtarrilaren 28an ospatuko den ongi etorri jaian. 18:00etatik aurrera, Bilboko Udalak antolatutako eta “Han eta hemengo gazteak” programaren baitan dagoen ekitaldi hau musikaz eta janariz beteta egongo da.

Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketaren XXXVII. edizioa

Bilboko Udalak Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketaren XXXVII. ediziorako deialdia egin du. Helburua da sorkuntza literarioa sustatzea, batez ere euskaraz egindakoa. 18 urte baino gehiago duen edonork parte hartu dezake martxoaren 30a baino lehen. 

Gazteen boluntariotza babesteko dirulaguntzak

16 eta 30 urte bitarteko gaztea zara eta boluntariotzarekin lotutako proiekturen batean parte hartzen duzu? Horrela bada, Bilboko Udalaren Gazteria eta Kirol Sailak Gazteen Boluntariotza Babesteko Dirulaguntzen Lerroari dagokion deialdia egin duela interesatuko zaizu, gazte boluntarioen parte hartzea sustatzen duten proiektuei zuzenduta baitago.

#GazteKLUBA IDEIAK 2020 zuk ere jarduerak programatu ditzazun

15 eta 17 urte bitarteko gaztea bazara eta gazteentzako aisialdirako ekimenen bat garatu nahi baduzu, elkartu zure adineko hiru pertsona gutxienez eta bidali zure ideia 2020ko #GazteKLUBA IDEIAK programara. Deialdia zabalik egongo da urtarrilaren 13tik otsailaren 21a arte.