Metal kategoria – Bilbao Hiria Pop-Rock Lehiaketa 2019

80

BLAZE THE TRAIL (Valladolid)

Ez dituzte bi urte osatu BLAZE THE TRAIL valladolidtarrek musika-talde gisa, hura osatzen duten kideek hardcore-metala aditzeko duten lau modu desberdinekin lortu dutelarik sigi-saga ibiltzea gotortasunaren eta melodiaren artean, beren musika behar beste orekaz eta nortasunez hornituz, eta, hala, Estatuko panoraman nabarmenduz. Oraintsuagoko beren lanaren izena (bakarra, bestalde, 2017ko “Off the ground” demoa alde batera utzita): “Not a game” (2019/04/11).

604

BLIND THE EYE (Portugal)

Uriko 31. aldi honetako nazioarteko musika-talde bakarra ere, “Metal” kategorian, Iberiar penintsulakoa da. BLIND THE EYE Santa Maria de Feirako portugaldar boskotea death metal melodikoaren barnean jarduten da, nahiz eta kutsu ilunago eta basatiagoa uzten duen genero horretako gainerako musika-talde lehiaketa honetako finalerdietarako sailkatuen aldean, betiere ez teknika ez melodia ere bazterrean utzi gabe. “Arise to the Theta State” da portugaldearren estreinako bilduma, iazko abenduaren 31n argitaratua, eta haren lagin bat entzun ahal izango dugu Bilborockeko agertokian.

168

DEIMOCRACY (Bizkaia)

DEIMOCRACY izango da Bizkaiko lurralde historikoko ordezkari bakarra Metal kategoriako finalerdietan sartuko dena. Bilbon sortu zen, 2012an, eta muturreko metalean sailkatu behar da hura lehen batean, ahotsak nola tratatzen dituzten ikusirik. Hala ere, Deimocracyren musika espektroa oso zabala da, death metal melodikoaren eta nu-metalaren artean dabilelarik, thras-aren eta rock progresiboaren ukituak ere erantsiz, eta stoner giroak konbinatuz ahots urratuekin eta beste ahots garbiago eta atzematen errazagoekin.

522

DERIVA (Madrid)

Madrileko DERIVA musika-tresna hutsezko talde bat da, zaila sailkatzeko. Ez da ez post-rock, ez post-metal, ez progresiboa (zein ere den aurretik jartzen diozun generoa) DERIVA hori guztia eta askoz gehiago da, eta teknika, basakeria eta melodia agertzen dira haren lanean, beren musikari oso ukitu pertsonala emanez. Izen bereko beren bilduma da haien erreferentzia bakarra, 2016ko urriaren 21ean argitaratua, harik eta ekainaren 14an beste lan berri eta freskagarri bat argitaratu zuten arte, “Lluvia templada” izenekoa.

328

GRAVE NOISE (Burgos)

Burgos eta Soria bitartean sortu zen, 2013an, GRAVE NOISE taldea, bere buruari thrash metaleko laukote deritzona. Etiketa hori, ordea, txiki geratzen zaio taldeari, zeren eta genero horren bertsio modernoago bat eskaintzen baitu, uneka, eta ahots zakarragoak eta bakarkako gitarra heavyagoak. Baxuaren basa ez da zalantzazkoa, ez eta bateriaren kemena edo gitarren zorroztasuna ere. 2018ko maiatzean argitaratu zen “From the cradle to the grave” lana, musika-talde honen lehenbiziko diskoa, bi demo argitaratu ostean, eta kontu handiz landua da, opera prima guztiek merezi duten bezalako kontuarekin.

213

IONT (Araba)

IONT, It’s Over Nine Thousand hitzen akronimoa, Gasteizen sortua da, Nem Sabboten errautsetatik, 2010ean. Ordea, 2015era arte ez zuten argitaratu beren lehenbiziko diskoa, taldearen izena daramana, eta hala zedarritu zen musika-bandaren bidea: hitzak oro euskaraz, eta melodiak rockaren eta metal alternatiboaren artean kulunkan, posthardcorearen bidean ere ibiltzen direlarik ahots garbi bezain urratuekin. Iragan martxoaren 30ean iritsi zen “II”, lehenagoko oinarria errespetatuz baina ahotsen agresibitate, gotortasun eta melodian sakonduz.

108

LAST DISSONANCE (Barcelona)

LAST DISSONANCE musika-talde katalanak bide laburra egina du, zeren eta 2016an sortu baitzen, Bartzelonan. Izan ere, lan bakarra dute orain arte, “Wealth slaves”, bost kantaz osatutako EP bat, 2018ko apirilean argitaratua, non boskoteak death metal melodikoa jotzen baitu, dathcorearen ukituekin. Indarra, agresibitatea, armonia eta eztarri oso barreneko ahots ñabardura askotarikoz hornitua baliatzen du musika-talde gazte honek, zeinak iragan maiatzaren 19an estreinatu baitzuen bere lehenbiziko bideoklipa.

475

THE BROKEN HORIZON (Nafarroa)

Iruñetik iritsi da THE BROKEN HORIZON metalcore gotor eta zanpagarria. 2015ean sortu zen, hirukote gisa, eta, gaur egun, bost kidek osatzen dute; 2018an argitaratu zuten lehenbiziko “luzea”, “Desolation” izenekoa. Baina ez dira guztiak iritsi, ordea, zeren eta sortu eta bi hilabetegarrenean, ahotsak aldatu behar izan baitzituzten, ustekabean. Aldaketa eginik, iruñearrek sail erritmiko basati batekin kolpatzen dute, ahots gizagabeekin, eta gitarra zorrotzekin.