“Artistak Egoitzan” programak 2020ko deialdia ireki du

Bilboko Udalak, BilbaoEszena-ren bitartez, “Artistak Egoitzan” programaren 2020ko deialdia ireki du. Euskal arte eszenikoak sustatzen ditu ekimen honen bidez, euskarazko proposamenetan garrantzia jarriz. Proiektu artistikoren bat baduzu, zure eskaera martxoaren 8a arte bidali dezakezu

Ez da onartuko posta elektronikoz, ohiko postaz edo bertara hurbilduz aurkezten den proposamenik. Konpainiek eta artistek parte hartu ahal izateko BAD Bilbao-ko webgunean eskuragai dagoen dokumentazioa bete beharko dute. Epea amaitutakoan, BilbaoEszena-k helburu nagusiak proposamen eszenikoak sortzea, ikertzea eta zabaltzea izango den hiru proiektu aukeratuko ditu.

18 urtetik gorako Euskadiko artistek, bakarka zein taldeka aurkeztu ditzakete deialdi honetarako proiektuak, arte eszeniko garaikidearen sorkuntza edo ikerketako lan prozesuetan BilbaoEszenarekin parte hartu nahi badute. Egoitzetako bat euskarazko proiektu onenarentzat izango da eta besteak Euskadiko konpainien eta artisten proiektuentzat, edozein hizkuntzatan dagoela ere.

“Artistak Egoitzan” programaren helburu nagusia artistei eta artista taldeei laguntzea da, eszena berriekin zerikusia duten, interes zehatz bat sortu eta izaera anitza duten arloetan, arlo eszenikoetan sorkuntza edo ikerketa prozesuak aurrera eramateko baliabide ekonimiko, tekniko, prestakuntzakoak edo  laguntzakoak eskainiz.