Ate irekien jardunaldiak Bilboko unibertsitateetan

Ez da ezer geratzen datorren ikasturtean zer egingo duzun pentsatzen hasteko, baina erabakia hartzea ez da beti erraza. Horregatik, Bilboko unibertsitateek ate irekien jardunaldiak jartzen dituzte abian, ikasleek aukeran dauden ikasketei buruz informatzeko aukera izan dezaten.

Baten batean parte hartu nahi baduzu eman izena. Plazak mugatuak dira!

Hauek dira kontuan hartu beharreko egunak:

Deustuko Unibertsitatea

  • Urtarrilaren 11a | 10:00-14:00: Karrera guztiak. 
  • Otsailaren 15a | 10:00-14:00: Karrera guztiak. 

Izena ematea ezinbestekoa da, plaza mugatuak baitira. Informazio gehiago.

Mondragon Unibertsitatea

  • Otsailaren 1a | 11:00: Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza (LEINN). 
  • Otsailaren 8a | 11:00: Business Data Analytics (BDATA) eta Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza (MYGADE).
  • Martxoaren 26a | 18:00: Business Data Analytics (BDATA) eta Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza (MYGADE).
  • Martxoaren 28a | Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza (LEINN).
  • Maiatzaren 7a | Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza (LEINN).
  • Maiatzaren 7a | Business Data Analytics (BDATA) eta Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza (MYGADE).

Izena ematea ezinbestekoa da, plaza mugatuak baitira. Informazio gehiago.

UPV/EHU

  • Otsailaren 28tik martxoaren 7ra: Karrera guztiak. 

Izena ematea ezinbestekoa da, plaza mugatuak baitira. Informazio gehiago.