Etor zaitez Bilborock-era K-POP-arekin ondo pasatzera!

Dantzatzea eta ondo pasatzea gustoko badituzu, ezin duzu galdu urtarrilaren 18an Bilborock-en ospatuko den K.Bilbo-ko ekitaldia. 17:00etatik aurrera, etorri zaitez K-POP-a eta zure gustu berdinak dituzten pertsonak ezagutzera ! Dantza, emozio eta dibertsioz beteriko arratsaldea dago zure zain. 

K-POP-a Asiako estilo ezagunenetarikoa da. Iniziatiba honek genero hau ezagutzen duen jendea elkartzea du helburu, baita ezagutzen ez duten pertsonengana heltzea ere. Abenduaren 15ean izan zen lehenengo topaketa eta urtarrilaren 18an gogotsu bueltatuko da. 

Egitaraua:

  • 17:00 – “Random” jolasa: Tartea uzten da dantzatzeko pistaren erdigunean. Musika hasten da eta koreografia dakitenek erdigunera atera daitezke dantzatzera. Eta ez da dibertigarria partaideentzako bakarrik, baizik eta ikusten dutenentzako ere. 
  • 18:00 – Dance Cover lehiaketa: 14 partaidek (7 bakarlari eta 7 talde) parte hartzen dute epaimahai baten aurrean, sariak jokoan daudela. 

K-POP-aren esperientzia luzatzeko asmoz, behin lehiaketa amaituta jarduera gehiago ospatuko dira. Bilboko eta 15 -18 urte bitarteko 7 gaztek osatutako K.Bilbo erakundeak antolatu du ekimen hau. K-POP estiloa ezagutzen dutenek, dantza eta musikaren bitartez, euren artean ezagutu, eta euren arteko sareak sortzea du xede erakunde honek. Horretarako, elkarretaratzeak antolatzen dituzte, komunitate honek taldeka euren gustuekin gozatzeko aukera izan dezan.

Ez huts egin!