Ipuin Lehiaketa berria Otxarkoagan!

Idaztea gustuko duzu? Horrela bada, ez galdu Otxarkoagako Mugarik Gabeko Umeentzako Ipuin Lehiaketaren edizio berria! Txirula Kultur Taldeak XVIII. aldiz antolatu du maiatzaren 16 eta 17an auzoan ospatuko diren jardunaldien baitan.

Obrak aurkezteko epea urtarrilaren 31an amaituko da. Ipuinak fisikoki Otxarkoagako Auzo Etxean, zein posta elektronikoren bidez txirulakulturelkartea@gmail.com edo ipuniak@txirula.org helbideetan eman daitezke. Partaide bakoitzak aldez aurretik publikatu edo sarituak izan ez diren bi ipuin aurkeztu ditzake gehienez. “Mugarik gabeko” ekimena da hau, sexu, adin edo nazionalitate mugarik gabekoa. 

Lehiaketaren amaieran, Otxarkoagako kolektibo sozialak eta kulturalak batzen dituen Txirula Kultur Taldeak autore guztien testuak batuko dituen antologia bat editatuko du. Ipuinak gaztelaniaz edo euskaraz idatzi daitezke.

Gainera, antologia osatuko duten lanak Otxarkoagako Auzo Etxearen Erakusketen Aretoan erakutsiko dira egun batzuetan zehar, baita Kepa Enbeita plazan liburua aurkeztuko den egunean ere. Horretaz aparte, auzoaren XXXIX. Umeentzako Jardunaldietan obrak ahoz irakurrita hurbilduko dira publikoarengana.

Lehiaketaren baldintzak.