Gazteen boluntariotza babesteko dirulaguntzak

16 eta 30 urte bitarteko gaztea zara eta boluntariotzarekin lotutako proiekturen batean parte hartzen duzu? Horrela bada, Bilboko Udalaren Gazteria eta Kirol Sailak Gazteen Boluntariotza Babesteko Dirulaguntzen Lerroari dagokion deialdia egin duela interesatuko zaizu, gazte boluntarioen parte hartzea sustatzen duten proiektuei zuzenduta baitago.

Eskariak aurkezteko epea zabalik egongo da otsailaren 17a arte. Dirulaguntzak jasotzeko ezinbestekoa da proiektua Bilbokoa edo hiritik kanpokoa izatea; azken kasu honetan, Bilboko boluntario gazteen partaidetza handia egiaztatu beharko dela. 

Deialdiaren oinarriak hemen kontsultatu daitezke. Gainera, edozein zalantza izatekotan gazteria@bilbao.eus helbidera idatzi dezakezu edo deitu 944 204 394 telefono zenbakira