UnderRun Metro Bilbao lasterketaren bigarren ediziorako inskripzioak zabaldu dira

UnderRun Metro Bilbao gaueko lasterketaren bigarren edizioa martxoaren 22tik 23ra doan egunsentian, 01:00etatik aurrera, ospatuko da. Izena emateko epea zabalita dago urtarrilaren 31an itxiko da. Horren ostean, aukeran dauden 200 plaza zozketatuko dira

UnderRun Metro Bilbao-ko webgunean dagoen inskripzioa bete beharko dute lasterketan parte hartu nahi dutenek. Web-orrialdean bertan, otsailaren 6ko zozketan onetsitako pertsonen zerrenda agertuko da otsailaren 3an. Zozketa horretatik lasterketaren 200 korrikalariak aterako dira.

Ibilbideak 7.824 metroko distantzia du, irteera Moyuako geltokian kokatuko dela eta helmuga Ansiokoan. Bilboko Metroa zeharkatuko duen abenturan, partaideek Indautxu, Santimami/San Mamés, Deustu, Sarriko, San Ignazio eta Gurutzeta/Cruces-eko geltokiak ere zeharkatuko dituzte. 

Zozketak hurrengo prozedura jarraituko du: zozketa egingo da, zenbaki bat atera eta haren hurrengo 200 zenbakiak dituztenek parte hartu ahal izango dute. Hurrengo 50 zenbakiak erreserbakoak izango dira. Gainera, izen-emateagatik 20 euro ordainduko dira. Bildutako diru guztia Haszten elkarteari emango zaio, Bizkaian aniztasun funtzionala duten haurren kirol-hastapena sustatzen duela. 

Korrikari buruzko informazio gehiago hemen.