Udalak Bilboko plan guztiekin gida berria atera du

2020an zehar gertatuko den guztia ezagutu nahi duzu? Bilboko Udalak “Kultura koloretan” izeneko gida aurkeztu du, non urtean zehar hirian gertatuko den egitarau osoa batzen den. Edozein gustorako eta barruti guztietako planak agertzen dira katalogoan.

Urteko agenda honek 120 iniziatiba baino gehiago biltzen ditu, kulturako eta aisialdiko jaialdi nahiz programen artean, Udalaren sail desberdinek antolatuta eta lagunduta daudela. Gidak, gainera, hiriko beste entitate publiko edo pribatuek sustatutako ekimenak hartzen ditu baitan; ABAO, Pabilioi 6, Zirkozaurre, La Fundición, BBK Aretoa, Campos Antzokia edo Euskalduna Jauregia, besteak beste. 

“Kultura koloretan” gidaliburuak honako hauen gaineko informazioa biltzen du: antzerkia, musika, zinema eta ikus-entzunezkoak, diseinua, lehiaketa eta literatur jardunaldiak; jarduera artistikoak, ondarearen zabalkunde eta sustapena eragiteko jarduerak; sormen ikastaro eta lantegiak… “Kultura koloretan”, online eskainiko da, eta pdf-an ere bai jaitsi nahi duenarentzat, udal webgunean.

Etorkizunean beren posta elektronikoko helbidean urteko programazioaren argitalpenak jaso nahi dituztenek, Bilbao Kulturaren hileroko agenda eguneratu eta zabaldua jasotzeaz gain, posta elektroniko bidez ere jaso ahal izango dituzte: agendakulturala@bilbao.eus.