Azkuna Zentroak Praktika Artistikoetako eta Dantza garaikideko egonaldirako deialdi bat ireki du

Bilboko Udaleko Gizarte eta Kultura Garaikideko Zentroak Praktika Artistikoetako eta Dantza Garaikideko egonaldirako deialdi berria ireki du. Dantza gustuko baduzu, hauxe da zure aukera. Egonaldi Artistikoaren izenpean, programak baldintza eskaintzen dizkie sortzaileei bai material eta baita  espazio aldetik ere, zentroak dituen programei lotuta dauden sorkuntzako proiektuak garatzeko.

Bi deialdi izango dira guztira. Lehena, Dantza Garaikideko egonaldia, jada zabalik dagoena, martxoaren 4an itxiko da.  Hemen, lehen aldia Azkuna Zentroan egiten da, eta pieza koreografiko bat ikertzean eta sortzean datza. Bigarren aldia, aldiz, Dansateliers-en, Rotterdam (Holanda) egiten da. 

Bigarren deialdia Praktika Artistikoetako egonaldia da, hau ere zabalik aurkitu dezakezu baina aurrekoa baino beranduago ixten da, martxoaren 17an. Eta Rotterdamera joan beharrean Kubara  joateko aukera suertatzen da. Lehen aldia Kuban egiten da eta bigarrena Azkuna Zentroan. 

Beraz, zeren zain zaude? Talentu horri bultzadatxo bat eman!

Informazio guztia hemen.