Discover EU-k InterRail bidai bonoa irabazteko deialdia zabalduko du

Oporretan ez dakizu zer egin? Discover EU-k plan bat proposatzen dizu: InterRaila. Europar Batasunak, Discover EU bitartez, Europa trenez ezagutzeko aukera ematen du, baldin eta 18 urtetik gorakoa eta Europar Batasuneko herrialdeko biztanle bazara. 

Zure kandidatura  urtean egiten diren bi edizioetara aurkeztu dezakezu. Oraindik data zehatza noiz izango den ez badakigu ere, udaberrian izango dela eta Gazteen Europako Atarian argitaratuko dela aurreratzen dizugu.

Horrela, 30 eguneko bidai bonoa irabazteko aukera izango duzu; 2020ko apirilaren 1a eta 2020ko urriaren 30a bitartean erabiltzeko. Hori bai, gehienez, lau laguneko taldeak aurkeztu daitezke zozketan.

50.000 gaztek irabazi dute bonoa jada. Zeren zain zaude? Animatu zaitez!