“Express…Your sex!” ikus-entzunezko rallya antolatu du Zinegoakek

3,2,1…acción! Hemen da “Express…Your sex!” rallyaren lehenengo edizioa, Zinegoak jaialdiaren eskutik. Otsailaren 14tik 17ra ospatuko da, eta parte hartzaileek 72 ordu izango dituzte sakelako telefonoarekin film laburrak grabatu ahal izateko.

Sexu–, identitate– eta genero–aniztasunarekin lotuta, rallya Zinegoak jaialdiaren bezperako asteburuan egiteko prestatuta dago. Horretan parte hartu nahi dutenek inskripzioa otsailaren 14an, ostiralean, 18:30etan, Bizkaia Aretoko Oteiza Auditorioan (Abandoibarra Etorbidea, 3. Bilbo) egin beharko dute. Hemen izena emateko orria aurkitu dezakezu.

Sari-banaketa otsailaren 20an, ostegunean, 19:00etatik aurrera, izango da Bilborock-en. Sarrera doakoa izango da. Rallyra aurkeztutako lanak proiektatuko dira eta publikoaren saria erabakiko da. Zinegoak-ek lau sari banatuko ditu: 300 euro, 200 euro eta 100 euro, hurrenez hurren, lehen, bigarren eta hirugarren sariak irabazi dituztenentzat. Publikoaren saria jasotzen duen proiektuak 100 euro jasoko ditu.

Informazio gehiago hemen.