2020ko Bilboko Aratuste agenda ekintzaz beteta dator

Aurtengo Aratusteak laster hasiko dira eta mozorroa aukeratzea ez da lan erraza izaten. Prest duzu edo azken ordura arte zaude zain? Dena dela, Bilboko Udalak datozen egunetarako antolatu dituen plan guztiak ezagutu nahiko dituzu.

Ostiralean, otsailaren 21ean, arratsaldean, Farolin eta Zarambolasen atxiloketa eta epaiketa egingo dira, aurten Ane Lindane aktoresa eta Joselu Angulo txistularia izango direla. Lehena 19:00etan izango da Udaletxean eta bigarrena 19:30ean Plaza Berrian.

Hilaren 22an, ezinbestekoa izango da mozorroa eskura izatea. 16:30etik aurrera, Plaza Biribiletik irtenda, mozorro onenek kaleak hartuko dituzte, Mozorro-Lehiaketako Kalejiran. Epaimahaia, aurreko urteetan bezala, Astarloa kaleko agertokian egongo da kokatuta. 17:30etatik aurrera, sardinarekin “selfie” egin ahal izango da Berastegi kalean. Eta, 21:00etan mozorro lehiaketako sari banaketa izango da.

Guztientzako kontzertuak, jolasak, lehiaketa gastronomikoak adin eta gustu guztientzako

Informazio guztia hemen eskuragarri.