Aste Santurako jarduerak #GazteKLUBA-rekin

Hilabete baino ez da falta Aste Santuko oporretarako, eta oraindik plan bila zabiz? #GazteKLUBArekin, apirilaren 7tik 18ra, hamaika jardueretan parte hartzeko aukera izango duzu; bai Bilbon eta baita Bilbotik kanpo ere.

Aurtengo Aste Santuan ere hamaika ekintzekin programa berezia ospatuko da: Bilbotik kanpoko irteerak, dantza erakustaldi eta lehiaketak, kirola eta, goizetan, 4 egunetako programa. Garrantzitsua da kontutan hartzea ekintza hauetan izena emateko epea martxoaren 16tik 23ra egongo dela zabalik.

Laster informazio guztia GazteKLUBA-n.