Esanetan…

Otxarlan formakuntza eta enplegu plana ezagutu

Lanbidek eta Bilboko Udalak finantzatzen duten  Otxarlan formakuntza eta enplegu planak, batez ere, Otxarkoaga, Txurdinaga, Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako auzoetan bizi diren pertsonei esparru desberdinetan formakuntza eskaintzea  du helburu.

“Darabilbo” programaren jarduerak azaroan

Bilboko Udalak eta Euskaltegien Sareak antolatutako “Darabilbo” programak hiriko euskaldunentzat zuzendutako doako eta euskarazko jarduerak antolatuko ditu. Besteak beste, azaroan Arte Ederren Museorako bisita gidatuak edota gazta edo ardo daztaketak izango ditugu eskura.

ZINEBI jaialdiaren 61. edizioa azaroaren 8an hasiko da

Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren, ZINEBI-ren, 61. edizioa azaroaren 8an hasiko da eta 15ean bukatu. Inaugurazioa Arriaga Antzokian egingo da, 20:00etatik aurrera. Ekitaldiaren gainontzeko egoitzak Azkuna Zentroa, BBK aretoa, Arte Ederren Museoa eta Campos Antzokia izango dira.