Esanetan…. (página 3)

BizkaIdatz Txikia X. Haur eta Gazteen Literatura Saria

 BizkaIdatz Txikia X. Haur eta Gazteen Literatura Sariak gure lurraldeko eskola-umeen artean literatur sorkuntza bultzatu eta sustatu nahi du. Bertan Bizkaiko ikastetxe batetan ikasten ari diren 16 urte beteta dituzten arteko Lehen Hezkuntza (3. mailatik 6.era) zein Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako haurrek parte har dezakete.

BILBOKO UDALAK GAZTEEN ARTEKO BERDINTASUNA, ANIZTASUNA ETA INKLUSIOA SUSTATZEN DITU KOMIKIAREN BIDEZ

Bilboko Udalak kulturarteko eskumenen eta gazteriaren eremuetan lan egiten jarraitzen du NET-IDEA Europar Proiektuaren bidez. Uriak gazteei zuzendutako hainbat jarduera hartuko ditu, besteak beste, "Kulturarteko Hiriak-Etorkizuneko Arkitektura" komiki-tailerra, parte-hartzea, eztabaida, kritika eta errespetua sustatzeko. Tailerra praktikoa eta sortzailea izango da, giro seguru batean, Kike Infame ilustratzailearen eskutik.

OPEN HOUSE BILBAO JAIALDIAK ZAZPIGARREN EDIZIOA EGINGO DU URRIAREN 7AN ETA 8AN, “CIUDAD (IN)MATERIAL. HIRI (EZ)MATERIALA” IZENBURUPEAN, 65 ERAIKIN BAINO GEHIAGOREKIN ETA 19 JARDUERA OSAGARRIREKIN

Open House Bilbao jaialdiak urriaren 7an eta 8an ospatuko du bere zazpigarren edizioa, "Ciudad (in)material. Hiri (ez)materiala" goiburuarekin. Ekitaldian ez da beharrezkoa izango aldez aurretik izena ematea eraikinetara sartzeko; bai, ordea, jarduera osagarrietan parte hartzeko.

2024KO AURREKONTUETAN JASOKO DIREN HERRI-EKIMENAK BOZKATZEKO EPEA IREKIKO DU BILBOKO UDALAK

Bilboko Udalak irailaren 18an, ASTELEHENA, zabalduko zuen 2024ko aurrekontuetan sartuko diren herri-ekimenak bozkatzeko epea. Epe hori irailaren 29an, MARTITZENA, amaituko da. Bilbotarrek, urirako interesgarrienak iruditzen zaizkien ideiak ikusita, modu telematikoan eman dezakete botoa www.bilbao.eus  webgunean, edo aurrez aurre barrutietako udaltegietan dauden Bilbao Click makinen bidez.

La Perrera robotikako taldeetako bat HIRUGARREN POSTUAN sailkatu da La Seu d ‘Urgellen egin den “WORLD ROBOT OLYMPIAD” ROBOTIKAKO NAZIOARTEKO TXAPELKETAN.

Ekainaren 10ean Bilbon ospatu zen "WORLD ROBOT OLYMPIAD" NAZIOARTEKO ROBOTIKA TXAPELKETAN sailkatu ziren LA PERRERAko robotika taldeetako bik fase nazionalean parte hartu dute La Seu d 'Urgellen (Lleida) irailaren 16an eta 17an. Estatu osoko 90 talde aurkeztu dira lehiaketara. INNOVATORS taldea hirugarren sailkatu da eta ASIOSPRO_MIKEL taldea, hamaikagarren. Guztira 244 mutil eta 90 neska aurkeztu dira.