AURTENGO UDAN, #GAZTEKLUBA UDA BILBOKO UDALAK GAZTEEN AISIALDIRAKO PRESTATUTAKO PROGRAMA

Bilboko Udalak, bihar hasi (maiatzak 27, barikua) eta ekainaren 6ra arte, irekita izango du #GazteKLUBA UDA gazte programako aisialdiko jardueretarako izena emateko epea.

Programa hau Bilboko 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzat da, eta, aurtengo edizioan, 475 leku eskainiko ditu; Udalaren helburua da aisialdi osasungarriko aukera bat eskaintzea uriko nerabeei, udako oporretan zehar.

Programatutako jardueraren batean parte hartu nahi duten gazteek aldez aurretik eman behar dute izena bilbaogazte.bilbao.eus udal webgunean, bihar hasi (maiatzak 27), 10:00etan, eta ekainaren 6ko 12:00etara arte.

9 IRTEERA ETA GOIZEKO 4 JARDUERA BILBON

#GazteKLUBA UDA programa ekaina eta uztaila bitartean gauzatzen da:

9 irteera

9 irteera antolatu dira, egun osokoak, eta guztira 375 leku daude. Txango horiek kirola eta abentura uztartzen dituzte:

  • Ekainaren 22an, eguaztenean: Ginkana Konkis Plentzian + piraguak Gorlizen.
  • Ekainaren 23an, eguenean: Zaldiz txangoa hondartzan.
  • Ekainaren 28an, martitzenean: Surfa Sopelan.
  • Ekainaren 29an, eguaztenean:: Mendexa parkea.
  • Uztailaren 6an, eguaztenean: Tirolinak Sopuertan.
  • Uztailaren 8an, barikuan: Surfa Sopelan.
  • Uztailaren 13an, eguaztenean: Mendexa parkea.
  • Uztailaren 14an, eguenean: Surfa Sopelan.
  • Uztailaren 15ean, ostiralean: Espeleologia + eskalada Lekeition.

Irteeren prezioa 5,00 euro da. Izena emandako hurrenkeran banatuko dira plazak.

4 jarduera uretan, Bilboko Itsasadarrean

Uztailerako, 4 jarduera daude programatuta goizean Bilboko itsasadarrean egiteko, eta guztira 100 plaza eskaintzen dira.

Piragua Bilboko Itsasadarrean

  • Uztailaren 5ean, martitzenean. Ordua: 11:00-13:00.
  • Uztailaren 12an, martitzenean.Ordua: 11:00-13:00.

Paddle Sup Bilboko Itsasadarrean

  • Uztailaren 7an, eguenean. Ordua: 11:00-13:00.
  • Uztailaren 14an, eguenean.Ordua: 11:00-13:00.

Uretako jardueren prezioa 2,00 euro da. Izena emateko hurrenkera berean banatuko dira plazak.

#GazteKLUBAri buruzko informazio zehatza hemen.