Unibertsitate Orientazioko Azoken XVIII. edizioa

Zure unibertsitate ikasketen inguruan informazioa jaso nahi duzu? Egoera horretan bazaude, ez huts egin UPV/EHU-k otsailaren 8an antolatuko duen Unibertsitate Orientazioko Azoken XVIII. edizioa. 09:00etatik 14:30etara behar duzun guztia zure esku egongo da Bizkaia Aretoan edo Sarrikoko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean

Unibertsitateko ikastegiek jakintza arloen arabera antolatutako standak izango dituzte. Bertan, irakasleek, modu pertsonalizatuan, graduei buruzko informazioa emateaz gain, unibertsitate aurreko ikasleen galderak ere erantzungo dituzte. 

Hurrengo tokietan ospatuko da:

  • Ekonomia eta Enpresa Fakultatea (Sarriko): Arteak eta Giza Zientziak, Gizarte eta Lege Zientziak, Ingeniaritza eta Arkitektura, eta Zientzien adarrak. 
  • Bizkaia Aretoa: Osasun Zientzien adarra. 

Era berean, graduen gaineko informazio saioak antolatuko dira goizean zehar. UPV/EHU-ko webgunean saio horien tokiak eta ordutegiak kontsulta ditzakezue. Bestalde, gai hauei buruzko informazioa beste hainbat tokietan ere zuen esku egongo da: unibertsitatera sartzeko bideak, bekak, garraioa, ostatua, praktikak eta enplegua…