15 eta 17 urte bitarteko gaztea bazara eta gazteentzako aisialdirako ekimenen bat garatu nahi baduzu, elkartu zure adineko hiru pertsona eta bidali zure ideia 2020ko #GazteKLUBA IDEIAK programara. Deialdia zabalik egongo da urtarrilaren 13tik otsailaren 21a arte.
Proiektuak 15 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta egon behar dira eta aurkezteko inprimaki hau bete eta gazteklubabilbao@bilbao.eus helbidera bidali beharko da atxikita. Webgune honetan, martxoaren 4ean, ezagutaraziko dira aukeratutako proposamenak, hurrengo irizpideak kontuan hartu ondoren:
- Sormena eta originaltasuna
- Iraunaldia
- Ahalik eta parte-hartze handiena izatea
- Zabaltzeko plana
- Edukiaren nahiz helburuen egokitasuna
#GazteKLUBA IDEIAK 2020rako deialdiaren helburuen artean “aisiaren kultura osasungarria” eraikitzea, #GazteKLUBA-ren udal programazioa osatzeko gazteen parte-hartzea sustatzea, eta gazteen artean ekimena, sormena, antolatzeko gaitasuna eta talde-lana sustatzea nabarmentzen dira.
Izan ere, 15 eta 17 urte bitarteko hiru gaztek, gutxienez, osatutako talde batek garatutako ideia izatea parte hartzeko betekizunen artean dago. 14 edo 18 urte duten gazteen partaidetza ere onartuko da.
Gainera, espazio irekietan edo ekipamendu komunitarioetan garatzea bultzatzen duten proiektuak bilatzen dira, 12 eta 17 urte bitarteko neska-mutilek parte hartzeko aukera izan dezaten. Eta 2020ko Aste Santuko oporraldietan eta udakoetan edo 2020ko ekainaren 30a baino lehenagoko asteburuetan egin beharko dira.
Informazio guztia hemen.