Sabino Aranako zati berriaren inaugurazioaren ondoren, gaurtik aurrera, Bilbok 752 metro gehiago izango ditu bidegorritan. Ibilbideak Casilda Iturrizar parkea eta Ametzola eta Basurtu auzoak lotuko ditu.
Aurten Bilboko Udalak egindako lehenengo bidea da hau. Oraintxe bertan, hiriko bizikleta-sareak 57,3 kilometro ditu eta 59,6 kilometro izatera helduko da 2020 urtean zehar. Azken 6 hilabeteotan, 952.383 pertsonek erabili dituzte Bilboko bidegorriak. Horrela, Mugikortasun Sailak garraiobide jasangarri honetan egiten duen apostua sendotzen ari da.
Bidegorri guztiak eta udal-bizikletak alokatzeko informazioa hemen kontsulta dezakezu.