Beste urte batez, Bilborock-ek European Youth Parliament ekitaldia hartuko du bere baitan, 50 gaztek euren interesekoak diren gaien inguruan ingelesez eztabaidatuko dutela. Ekitaldia igande honetan, urtarrilaren 26an, goizeko 09:00etatik aurrera ospatuko da.
Saio parlamentarioan parte hartzeko EYP-ek Bilboko eta Bizkaiko eskola desberdinetako Batxilergoko eta DBH4-ko ikasleak gonbidatu ditu. Ekitaldian zehar ateak zabalik egongo dira, nahi duenak “europarlamentari” gazteen mintzaldiak entzun ditzan. Gainera, Itxaso Erroteta, Gazteria eta Kirol Zinegotzia, bertan egongo da ere.
Neskez eta mutilez osatutako taldeak eratuko dituzte eta gai bat luzatuko diete, honi buruz proposamenak egin eta eztabaidatzeko. Gaur egungo egoera sozial eta politikoari buruzko gaiak izango dira.