Maiatzaren 8an eta 9an ospatuko da Distart Festival jaialdia, Bilboko lau neskek sortutako, eta ikuspuntu feminista batetik jorratutako, ekimen artistikoa, non parte hartuko duten esparru ezberdinetako emakume artistek euren lanak plazaratzeko aukera izango duten.
Artea bultzatzeko beharretik sortu zen ideia, konfinamenduan gehien zigortutako esparruetako bat izan baita. Jaialdia artisten Instagram-eko kontuetatik emango da, Distart Festival-en Instagram kontuak horien berri emango dutela. Honako artista hauek hartuko dute parte:
- Marta B
- Horrorxvacui
- Nerea Goikoetxea
- Valeria Gallardo
- Narazepam
- Santa Salut
- Alba Royo
- Viviana
- Donga
- Irati Martell
- Sincurriculum
- Paulantropia y Alaskatrine
- Machete en Boca
- Yahaira
Antolatzaileen helburua ikusleak entretenitzea da, baita mota guztietako eta askotariko eremu artistikoetako emakumeen erreferenteak eskaintzea ere.
Informazio guztia hemen.