900 inkesta telefoniko egingo zaizkie gazteei hiriari buruz duten ikuspegia ezagutzeko

Datozen egunotan 900 inkesta telefoniko egingo zaizkie Bilboko eta 18 eta 35 urte bitarteko gazteei, Bilbori buruz duten ikuspegia ezagutzeko, Bilboko Udalak, Deustuko Unibertsitateak eta BBK Fundazioak elkarlanean egindako ikerketa baten baitan.

Egingo diren inkestek hainbat galdera izango dituzte; Bilboren arazoak eta bertuteak, bizi-eredu ideala eta etxebizitza, lana, zerbitzuak, zaletasunak edo balioak bezalako gaiei buruzko itxaropenak kontuan hartuta, besteak beste.

Inkesta GazteGO proiektuaren baitan kokatzen da, zeinak identifikatu nahi baitu gazteei zer iruditzen zaien garrantzitsua Bilbo hiri erakargarria izan dadin, eta bertan beren bizi-proiektua garatzeko behar dituzten aukerak eskaini diezazkien. Lortutako emaitzekin Bilboko Udalak Bilbao Gazte Hiria 2020/23 estrategia diseinatuko du, Bilboko gizartea gaztetzen lantzen jarraitzeko balio izango duena.

Era berean, #GazteGO Bilbao Gazte Hiria proiektuaren menpe dago, gazteentzako udal sail eta entitate programak eta ekintzak identifikatzeko eta ebaluatzeko barne-prozesua, alegia.

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) ere parte hartu du ikerketa honetan.