#NikUlertzendut, LGTBI-fobiaren kontrako sentsibilizazio eta aldarrikapen-kanpaina berria

Bilboko Udalak martxan jarri du #YoEntiendo #NikUlertzenDut, pertsona guztiek dituzten eskubide sozialen inguruan, Bilboko gizartea sentsibilizatzen jarraitzeko kanpaina instituzional berria. Maiatzaren 17an ospatuko den Homofobia, Lesbofobia, Transfobia, Bifobia eta Intersexfobiaren aurkako Nazioarteko Egunaren baitan aurkeztu da.

Kanpaina oinarrituta dagoen hiru erretratuek pertsona bakoitza interpelatzen dute, sexu-orientazioa edo genero-identitatearen adierazpena edozein dela ere, modu esplizituan eta positiboan ager dezaten LGTBIfobiaren edozein adierazpenen aurka daudela.

Oraindik ere, bilbotar askoren egunerokotasunaren parte dira sexu-orientazioagatik eta genero-identitateagatik eragindako gaitzespen-, mespretxu- eta indarkeria-adierazpenak. Hori dela eta, Udalak beharrezko ikusten du sexu-aniztasunaren eta genero-identitatearen adierazpen askea bermatuko duen hiria aldarrikatzen jarraitzea, eta, aldi berean, LGTBIfobiaren aurkako erabateko gaitzespena erakustea.

Kanpaina hau Udalarentzat estrategikoak diren bi proiekturen barruan sartzen da: Bilbao Balioen Hiria eta Nazio Batuen 2030 Agendaren Garapen Jasangarriko Helburuak. Horien bidez, balioak garapen-eragile dituen hiri bat eraikitzen lan egiten da.