Bilborock-en ospatuko da uztailaren 2an Imaginautak ekimenaren hurrengo edizioa

Hainbat edizio euskarri digitaletan egin eta gero, Imaginautak modu presentzialean ospatuko da berriro ere Bilborock-en. Uztailaren 2an izango da, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, eta, besteak beste, musikoterapia, ilustrazioa eta zuzeneko tatuajeak eskainiko dituzte. Sarrera librea izango da leku guztiak bete arte.

Modu presentzialeaz gain, Imaginautak streaming bitartez ere eskainiko da esteka honetan. Imaginautak elkartea arteen arteko kultur mugimendua da, era guztietako sorkuntza artistikoetarako topagune izan nahi duena:
literatura, dantza, pintura, musika eta diseinua, besteak beste. Gazteek proiektuak partekatu eta elkarrekin sortu ahal izateko espazio berriak irekitzeko beharretik sortzen da. Ekitaldiak “mikrofono irekia” formatuan oinarrituta daude.

Honako hau izango da egitaraua:

  • Musika: The last hidden fox, Mia Kalo, Jon Moma, Jon Molinos, Alex G, Perdido entre ilusiones eta Santi Ronda.
  • Musikoterapia: Paula.
  • Film laburrak: Jon Zurimendi eta Julián Gondra.
  • Poesia: Dafne Gonzalez, Ane Andikoetxea, Inés Segura, Ainhize Básalo eta Mar Molina.
  • Ilustrazioa: Martin Duende.
  • Zuzeneko tatuajea: Cinthya.

Une oro, segurtasun- eta higiene-arauak errespetatuko dira Bilborock-eko ekipamendu osoan. Bertaratutakoek eserita egon beharko dute, eta gehienez, 80 lagunentzako tokia egongo daOraingoz, entsegu-gelak itxita egongo diraEkipamenduaren barruan, maskara erabiltzea nahitaezkoa da bertaratzen diren guztientzat, artistentzat eta Bilborock-eko langileentzat.