#GazteKLUBAUda-ko izena emateko epea abuztuaren 20ra arte egongo da zabalik

#GazteKLUBAUda-ko jardueretan inskripzioak egiteko lehenengo fasean izena emateko aukera izan ez zutenentzako berri onak, izan ere, izena emateko epea abuztuaren 20ra arte egongo da zabalik. Eta zuk, dagoeneko pentsatu al duzu zeinetan hartuko duzun parte?

Malgutasun gehiago eskaintzeko xedeaz, #GazteKLUBAUda-ko jardueretarako inskripzio epea zabalik egongo da jarduera ospatu baino 7 egun lehenagora arte. Horrela, gazteek epe zabalagoa izango dute noiz eta zein jardueretan hartuko duten parte erabakitzeko.

Inskripzioak egiteko honako formulario hau bete beharko da. Jarduera bakoitzak 2€-ko kostua izango du eta horietan parte hartzeko #GazteKLUBATxartela ezinbestekoa izango da. Parte hartzaileen zerrenda izen emate hurrenkaren arabera osatuko da plazak bete harte. Informazio gehiago 944 20 42 33 telefonoan.

Jardueren katalogo osoa esteka honetan kontsultatu dezakezu.