Luzatu Gau Irekia, elkarlaneko kultur proiektuak garatzeko programa, martxan

Luzatu Gau Irekia 2020 deialdia martxan da dagoeneko. Lankidetza eta harreman proiektuak babestea du helburu, artea eta kultura oinarri hartuta, San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabala auzoetan bizikidetza hobetzen eta gizarte-sarea indartzen lagunduko dutenak.

Deialdia hurrengo pertsonei zuzenduta dago: esparru artistikoan sortzaile direnei; ikertzaileei, komisarioei, programatzaileei; publizitatean, arkitekturan, hirigintzan, diseinuan, irudigintzan, gizarte zientzietan edo dantzan mugitzen direnei; bidalitako proposamenaren garapenarekin bat datorren edozein disziplinan aurkitzen diren pertsonei.

Proiektuak, Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetan gauzatu beharko dira. Hori dela eta, bertako eremuaren ezagutza edukitzea baloratuko da. Proiektuak aurkezteko epea abuztuaren 1ean itxiko da.

Tokiko kolektiboen arteko lankidetza proposatzen eta sormen artistikoaren bidez komunitateen helburu eta premiei irtenbide posibleak bilatzen dituzten 2 edo 3 proiektu hautatko dira. Proiektuak iraila eta abendua bitartean garatu behar dira. Emaitza edo prozesuaren itzulketa jaialdiaren egunean bertan erakutsi beharko da.

Informazio gehiago hemen.