Udazkenerako kultura egitarau askotariko eta biribila Bilbon

Bilboko Udalak #BilbaoUdazkena2020 ekimena jarri du abian, kalitatezko kulturaren eta bertako kultura-eragileen alde eginez. Hiru hilabetez, programa eskuragarri, inklusibo eta interesgarriaz gozatzeko aukera izango dute bilbotarrek.

Hiriko barruti desberdinetan ospatuko dira jarduerak. Ekimen honen baitan 14 jarduera desberdin antolatu dituzte: Argazkineta, BAD, Bidebarrieta Kulturgunea, Bilbao Izan, Bilboko Zirkuitua, FANT, Gau Zuria, kaleko arteak, magia topaketak, Mila Musika Haria, “musika dibertigarria da”, Plazarik Plaza, Udazkeneko Bertso Saioak eta ZINEBI. Programazio guztia hemen kontsultatu dezakezu.

Segurtasun-protokolo guztiak jarraituko dira, horregatik, ekitaldietako persona kopurua mugatuko da, eta ikusleak eserita egon beharko dira. Hala ere, ikuskizun horiek ahalik eta gehien zabaltzeko asmoz, emanaldi guztiak Bilbao Kultura, Bilbao Jaiak eta Bilbao Udala sare sozialetan zabalduko dira.