BAD – Bilbao Antzerki eta Dantza Garaikideko Jaialdia urriaren 15etik 25era ospatuko da

BAD Jaialdiak abangoardiako proposamen ugari ekarriko ditu Bilbora eta hiriko zenbait barrutitan ospatuko da: Bilborock aretoan, Harrobia aretoan, Campos Antzokiko Kupula aretoan eta La Fundación aretoan. Urriaren 15etik 25era bitartean 24 ikuskizun antolatu dira, horietako bost erabateko estreinaldiak eta sei Euskadin estreinaldiak direla. 

Erabateko estreinaldien artean, “The washing machine” edo “Leiho zikin, zeru garbi” antzezlanak daude. Euskadin estreinatzen direnak “No me hace brossa” edo “Psycho” saioak izango dira, besteak beste. Sarrerak jaialdiaren webgunean, programazioa duten gune batzuetako txarteldegi eta web orrietan edo San Frantzitskoko Udaltegian eskuratu daitezke.

Erreserbak posta elektronikoz edo telefonoz egitea gomendatzen da; taquillas.bad@gmail.com edo 688 689 000. Sarrerok 10 euroko prezioa izango dute leihatilan –8 euroko salmenta aurreratua Harrobia, La Fundición eta Teatro Camposen ikuskizunetarako–. Bilborock eta Berreginen Museoko sarrerek 3 euroko prezioa dute. Hiru, 20 eurokoa, eta bost funtzioko, 30 eurokoa, bonuak ere erosteko aukera egongo da

Ekitaldiak osasun-agintariek ezarritako segurtasun-protokolo guztiei jarraituz garatuko dira, eta kultura- eta jai-ekitaldiei buruzko gomendioak zorrotz aplikatuko dira.

Informazio guztia hemen